Hernani

Erdi Aroko hiribildua

San Agustin komentua

Eliza Erdi Aroan

Plaza Berria

XX. mendearen hasiera

Beroitz Etxea

Goi-gizartea

Dorretxea

Defentsarako Hernani

San Joan eliza

Herriarentzako eliza

Udaletxea

Karlistadak

Andre kalea

Sagardoa

Arkua

Hernaniko harresia

Portalondo

Ermandadeetatik aldundietara





Udaletxea

Karlistadak

Karlistadak, Espainiako koroaren ondorengotza ziurtatzeko liskarretatik haratago, bi estatu-ereduren arteko talka izan ziren. Batetik, foru-pribilegioetan oinarritutako erregimen tradizionalaren aldekoak zeuden; eta bestetik, liberalismoaren eta euskal lurraldea esparru nazionalean sartzekoaren aldekoak; hala ere, liberal foralistak ere baziren.

1833an, Fernando VII.a gizonezko ondorengorik gabe hil zen. Hil aurretik, «Lege Salikoa» indargabetu zuen, hiru urteko bere alaba Isabel II.a Espainiako erregina bihur zedin. Bere anaia, Karlos infantea, oinordetza-hurrenkeratik kanpo geratu zen. Fernando VII.a hil eta hiru egunera, Karlosek Espainiako errege izendatu zuen bere burua, Gerra Karlistei hasiera emanez.

Liskar horiek XIX. mendea markatu zuten. Horrela, II. Karlistadaren testuinguruan (1872-1876), karlistek jaurtitako granada batek udaletxea jo zuen. Jaurtigaiak ustekabeko bolborategi bat jo zuen, eta eraikina ia osorik lehertu zen, zenbait hildako eta zauritu utziz.

Gerraren ondoren, herria suntsituta geratu zen, baina indar liberalek setioari eutsi zioten ia gerra amaitu arte. Horren aitorpen gisa, Alfontso XII.ak «Invicta» titulua eman zion hiribilduari, gaur egun udaletxeko balkoi nagusian irakur dezakeguna, «Noble y Leal» hitzekin batera.

Hamar urte behar izan ziren laguntzak eta kalte-ordainak izapidetu eta udaletxe berriko lanak abian jartzeko. Azkenik, osoko bilkuran, obrak Hernaniko arkitektorik garrantzitsuenari eskatzea erabaki zen aho batez. Joaquín Fernández de Ayarragaray «el Sevillano» gisa ezagutzen zuten Hernanin. Joakin Fernandez Ayarragaray Hernanin jaio zen 1821ean. Gaztea zela joan zen Madrilera, eta goi-mailako ikasketak egin zituen bertan, Sevillako Arte Ederren unibertsitatean katedra lortu zuen arte. Arkitekto ezaguna zen ordurako, hainbat lan egin baitzituen: Sevillako katedraleko zenbait arkitektura-elementuren berrikuntza, Sirenen Etxearen eraikuntza, Roma Hotela…

Udaletxeak Gudarien plaza ixten du eta, nolabait, monumentu-multzo bat osatzen du, Erdi Aroko hiribilduaren izaera harresitua errespetatuz. Udaletxeko arkuetako bat hiribildura sartzeko sarreretako bat zen, eta hara iristen zen antzinako Errege Bidea. Hernanitik hainbat pertsonaia garrantzitsu igaro dira: Filipe Ederra eta haren emaztea, Juana Eroa, 1502an; Felipe V.a, Espainiara egindako lehen bidaian, 1701ean; edo Artoisko Kondea ―Karlos X.a, Frantziako erregea―, 1782an. Une horietan, herria galako jantziekin janzten zen, eta luxuzko ospakizunak prestatzen zituen.

Ramon Zendoia obra-maisuaren laguntzari esker, Sevillatik zuzendu ahal izan zituen lanak. Lan bikaina egin zuen, baina ez zuen inolako ordainsaririk jaso nahi izan; bere jaioterriarekiko atxikimenduagatik egin zuen.

Eraikina zutik geratu ziren 6 arkuen gainean eraiki zen; horiez gain, beste arku bat eraiki zen eraitsitako bikario-etxea zegoen lekuan. Dekorazio- eta arkitektura-elementuen ugaritasuna nabarmentzen da, zerikusi gutxi baitute tokiko arkitekturarekin; aitzitik, antzekotasun handia dute garai hartako Andaluziako eraikinekin, Sevillako udaletxearekin, adibidez.