Hernani

Erdi Aroko hiribildua

San Agustin komentua

Eliza Erdi Aroan

Plaza Berria

XX. mendearen hasiera

Beroitz Etxea

Goi-gizartea

Dorretxea

Defentsarako Hernani

San Joan eliza

Herriarentzako eliza

Udaletxea

Karlistadak

Andre kalea

Sagardoa

Arkua

Hernaniko harresia

Portalondo

Ermandadeetatik aldundietara





Dorretxea

Defentsarako Hernani

Hernani puntu estrategiko bat izan zen Gaztelako eta Nafarroako erresumen arteko lurralde-gatazketan. 1180an, Antso Jakituna Nafarroako erregeak Donostiako hiribildua sortu zuen, Nafarroako Erreinuari itsasora irteteko aukera emanez. Urte batzuk geroago, 1200. urtean, Gaztelako Koroak «itsasaldeko Nafarroa» deiturikoa, Araba eta Gipuzkoa konkistatu zituen (Bizkaia Gaztelako eremuan zegoen dagoeneko, Bizkaiko jauntxoek egindako itunen eraginez). XIII. mendean zehar, Gaztelako hainbat monarkak hiri-gutunak eman zizkieten Getariari, Hondarribiari eta itsasora irtetea ahalbidetzen zuten Gaztelako herriei: Segurari, Tolosari… eta Hernaniri.

Ustez, XIII. mendearen erdialdera aldera, Alfontso X.a Jakitunak, Gaztelako erregeak, hiri-gutuna eman zion Hernaniri; baina hori ez dago inon jasota, dokumentua desagertu egin baitzen gure herria suntsitu zuten gorabehera beliko eta sute ugarietako batean.

Kale Nagusiko 13. zenbakiko dorretxea hiribilduko sarbidea defendatzen zuten gotorleku boteretsuenetako bat zen. Erdi Aroko gotorleku bat, indartsua eta astuna. Zalantzarik gabe, ezkutuko bitxi bat. Monumentu historiko-artistiko gisa dago katalogatuta, eta gure eraikin zaharrenetako bat da, seguruenik XIV. mendekoa. Etxebizitza lehen solairuan zegoen, eta harrizko eskailera atxiki batetik sartzen zen, XIX. mendean eraitsi zutena.

Denbora igaro ahala, eraikinak eraldaketa handia izan du; gotorleku izateari utzi dio, eta etxebizitza bihurtu da. Horren ondorioz, solairuak birbanatu eta handitu, eta leiho handiak ireki ziren. Dena den, harlanduzko horma sendoek, arku zorrotzeko sarrera txikiak, saietera kanoi-zulodunak eta beste xehetasun batzuek iragan gerlatiaren inguruan hitz egiten digute.

Esteka interesgarriak:

Antso Jakituna Nafarroako erregea:

https://es.wikipedia.org/wiki/Sancho_VI_de_Navarra

Alfontso X.a Jakituna:

https://es.wikipedia.org/wiki/Alfonso_X_de_Castilla