Hernani

Erdi Aroko hiribildua

San Agustin komentua

Eliza Erdi Aroan

Plaza Berria

XX. mendearen hasiera

Beroitz Etxea

Goi-gizartea

Dorretxea

Defentsarako Hernani

San Joan eliza

Herriarentzako eliza

Udaletxea

Karlistadak

Andre kalea

Sagardoa

Arkua

Hernaniko harresia

Portalondo

Ermandadeetatik aldundietara





Beroitz etxea

Goi-gizartea

Beroitz etxea eraikin ederra da, haren soiltasunagatik. Ukitu aristokratikoa du, eta elementu apaingarri dotoreak, errenazentistak, gotiko berantiarrak eta barrokoak ditu. Burdina forjatuko balkoi jarraitua, egurrezko teilatu-hegal landuak, eta bolekin, arrosekin eta diamantezko puntekin apaindutako erlaitzak nabarmentzen dira. Leihoak eta ateak arku konopialekin errematatuta daude. Azken solairua geroago eraiki zen, 1912an; Ramon Zendoiak egin zuen proiektua.

Hainbat iturriren arabera, XVI. mende amaieraren eta XVII. mende hasieraren artean eraiki zen etxea. Sarrera nagusiaren gaineko armarri txikiek bertan bizi zirenei buruzko pistak ematen dizkigute. Eskuineko armarrian argi eta garbi bereiz daitezke Erdi Aroko Hernaniko hiru familia garrantzitsuenen blasoiak: Altzega, Amezketa eta Iartza. Ezkontzen bidez beren indarrak batu zituzten landa-lurretako euskal familia nobleak.

Gizarte barroko hura oso hierarkizatuta zegoen. Pertsona bakoitzak zegokion gizarte-ereduaren arabera jokatu behar zuen. Emakumeen kasua bereziki bitxia zen. Lau emakume «eredu» zeuden: dontzeila, ezkondua, moja eta alarguna. Horiek guztiak gizarte-konbentzioen eraginpean bizi ziren. Dontzeilak «bertutea mantendu» behar zuen, «familiaren izen ona zaintzeko». Ezkonduak «senarra eta seme-alabak zaindu» behar zituen, eta ezin zuen beste okupaziorik izan. Mojak lege eklesiastiko zorrotzaren menpe bizi ziren. Eta, azkenik, alargunek beste estatus bat zuten: familia-ondarearen bermatzaile gisa errespetatzen zituzten, nolabait esatearren. Lan egiteko edo negozio bat kudeatzeko aukera ematen zitzaien, baita ondarea handitzeko ere.

Behe Erdi Aroko euskal emakumearen ezaugarri izan ziren “burukoak”, elizak XVII. mendean debekatu zituen arte.

Tamaina eta formaren arabera leinua, klase soziala edo jatorria bereiz zitezkeen.

Eraikin honen anekdota «Jabón Lagarto» iragarki-taula deigarria da, XX. mendearen hasierakoa. Lagarto enpresa Lizariturry eta Rezola familiek sortu zuten (Donostia, 1860), eta Lagarto xaboia izan zen haren produkturik ezagunena (1914). Fabrikako makineria handi eta zaratatsuak langileengan pizten zuen beldurrari dagokio izena, hura ikustean, honela oihu egiten baitzuten: “LAGARTO, LAGARTO”.

Esteka interesgarriak:

La historia ignorada.
Una visión sobre el papel de las mujeres en la vida pública de Hernani:

https://www.hernani.eus/documents/497182/1142197/La_historia_ignorada.pdf/77309fbb-56e0-4291-9ae0-11f524c9287b