Hernani

Erdi Aroko hiribildua

San Agustin komentua

Eliza Erdi Aroan

Plaza Berria

XX. mendearen hasiera

Beroitz Etxea

Goi-gizartea

Dorretxea

Defentsarako Hernani

San Joan eliza

Herriarentzako eliza

Udaletxea

Karlistadak

Andre kalea

Sagardoa

Arkua

Hernaniko harresia

Portalondo

Ermandadeetatik aldundietara





Erdi Aroko hiribildua

Bisita gidatua

Hernani Erdi Aroko hiribildu bat da, hainbat mendetako historia eta ondare historiko garrantzitsua dituena. Hernaniko hirigune historikoa Kultura Ondasun deklaratuta dago, Monumentu Multzoaren kategorian.

Luzetarako bi kalek (Andre kaleak eta Kale Nagusiak) eta zeharkako beste batek (Felipe Sagarna “Zapa” kaleak) osatzen zuten harresi-barrua, eta bost sarreratatik bakarrik sar zitekeen. Egun, ordea, ezer gutxi geratzen da harresi hartatik. Urteak joan urteak etorri, istorio batzuk beste batzuen gainetik jarri direla dirudi, ia ikusezin bihurtzeraino. Baina hor daude: bakarrik begiratzen jakin behar da.

Bisita gidatu honekin, irudimenaren harresiak zeharkatzera, harriak irakurtzera, armarriak eta fatxadak behatzera… eta denboran bidaiatzera gonbidatzen zaitugu, seguruenik zur eta lur utziko zaituzteten istorioez beteriko ibilbide batean.

Ezagutu Hernani

Ongi etorri!

1. San Agustin komentua

Eliza Erdi Aroan

Mariana eta Maria erlijio-sinesmen handiko bi ahizpa ziren, beren bizitzak otoitzera emateko prest. Horregatik, familia handietako beste emakume batzuekin batera,…. +++

2. Plaza Berria

XX. mendearen hasiera

Gaur 1924ko irailaren 27a da, larunbata. Plaza Berria jendez gainezka dago. Ez dago baserritarren posturik, baina merkatariek denetarik saltzeko aprobetxatzen dute aukera, jendaurrean hitz egiteko izaten duten trebetasunaz baliatuta. +++

3. Beroitz etxea

Goi-gizartea

Beroitz etxea eraikin polit bat da, haren soiltasunagatik. Ukitu aristokratikoa du, eta elementu apaingarri dotoreak, errenazentistak, gotiko berantiarrak eta barrokoak ditu. +++

4. Dorretxea

Defentsarako Hernani

Hernani puntu estrategiko bat izan zen Gaztelako eta Nafarroako erresumen arteko lurralde-gatazketan. 1180an, Antso Jakituna Nafarroako erregeak Donostiako hiribildua sortu zuen, Nafarroako Erreinuari itsasora irteteko aukera emanez… +++

5. San Joan eliza

Herriarentzako eliza

1512an, Nafarroako Erresuma konkistatu eta Albako Dukeak Iruñea hartu ondoren, tropa nafar-frantsesek Hernani arpilatu eta erre zuten, erretiratzen ari zirela. Antzinako parrokiak, harresiz kanpo zegoenak, kalte larriak jasan zituen. +++ +++

6. Udala

Karlistadak

Karlistadak, Espainiako koroaren ondorengotza ziurtatzeko liskarretatik haratago, bi estatu-ereduren arteko talka izan ziren. Batetik, foru-pribilegioetan oinarritutako erregimen tradizionalaren aldekoak zeuden; eta bestetik, liberalismoaren eta euskal lurraldea esparru nazionalean sartzekoaren aldekoak; hala ere, liberal foralistak ere baziren. +++

7. Andre kalea

Sagardoa

Andre kalea da Erdi Aroko Hernani osatzen zuen “beste” kalea. Eraikinei so eginez gero, erraz ondoriozta daiteke Kale Nagusia aberatsen kalea zela: merkatari arrakastatsuena eta aristokraziarena, batez ere. +++

8. Arkua

Hernaniko harresia

Hernaniko harresi-hiribilduak bost sarbide zituen hasiera batean. Sarrera nagusiak 1855 eta 1856. urteen artean eraitsi ziren, eta Kale Nagusiaren eta Andre kalearen amaieran kokatuta zeuden.+++

9. Portalondo

Ermandadeetatik aldundietara

Martin Perez Altzega Gipuzkoako jaun feudalik garrantzitsuenetako bat izan zen Behe Erdi Aroan. Haren leinua Hernanin ezarri zen, eta hitzartutako ezkontzak antolatzen zituen,… +++ +++